Proiektua
‘Jakiak ehuntzen’ Zangozako Merindadean tokiko elikadura-sistema sustatzen duen proposamena da, eta hiru eskualde hartzen ditu barne: Pirinioak, Pirinioaurrea eta Zangozerria, eta Nafarroako 57 udalerrik osatzen dute.
Nekazaritza ekologikoarekin konpromisoa hartu duten hainbat pertsonak, udalek eta erakundek eta Cederna Garalur Elkarteak, lurraldean diharduen tokiko ekintza-taldeak, bultzatutako ekimena da.
Abiapuntua Jatorria
‘Jakiak Ehuntzen’ proiektua pandemiaren testuinguruan sortu zen (2019-2020), partikular batzuk eta udal- ordezkari batzuk elikaduraren eta horrek lurraldearentzat eta pertsonentzat dituen inplikazioen inguruko kezkak partekatzen hasi zirenean.
“Zergatik joaten dira denak Iruñera erostera, bertan hainbeste gauza on sortzen badira?“
“Zergatik da hain zaila herriko dendan aurkitzea nire bailaran edo ondoko bailaran ekoizten ari dena?“
“Daukagun potentzial guztiarekin, nola liteke jendeak lanik ez izatea eta alde egitea?“
Hori izan zen, hain zuzen ere, Jakiak Ehuntzen proiektua sortu zuen hazia; bertako elikadura-sistema sustatzearen alde egiten duena, ingurumena eta pertsonak errespetatuko dituen sistema, non, lurralde batean ekoizten eta lantzen diren elikagaiak lurraldean bertan eskuragarri egonen diren eta kontsumitu ahal izanen diren.
Bere nortasun historikoari, hurbiltasunari eta eskaintzen duen nekazaritza aniztasunari erreparatuta, Zangozako Merindadea aukeratu zen praktikara eramateko. Merindadeak barne hartzen ditu Pirinioetako eskualdea, Pirinioaurreko eskualdea eta Zangozerria. Lurralde zabala da, nekazaritzako elikagai-aniztasun eta -potentzial handiak dituena. Landatartasun-maila handia eta despopulazio-indize handiak dituen lurraldea da.
Garapena
1 fasea — 2021eko martxoan, tokiko nekazaritzako elikagaien sistemaren diagnostikoa eman zen argitara (deskargagarria), Entretantos Fundazioko teknikari-taldeak egina Cederna Garalur Elkartearen taldearen laguntzarekin.
Lan honen helburua da lurraldean dauden nekazaritzako elikagaien baliabideak eta tokiko potentzial endogenotik eratorrita egon daitezkeen sinergiak eta aukerak ezagutzea.
2 fasea — Diagnostikoaren eta lantalde sektorialen emaitzetatik abiatuta, ekintzak definitu eta gauzatu. Talde horietan, behar zehatzak antzematen dira eta ekintzetan islatuko diren helburuak ezartzen dira.
Zeharka, gobernantza-espazioak definitzen lan egiten da (koordinazioa eta erabakiak hartu), Merindadean bizi diren pertsonek behar dutenaren arabera garatuko diren ekintzen jarraipena eta laguntza egin ahal izateko.