Xedea eta balioak

Elikatzea da egiten dugun ekintzarik garrantzitsuenetako bat. Hain da garrantzitsua non horren mende baitago gure biziraupena, ez solik norbanakoari dagokionez, baita espezie gisa ere. Nekazaritzako elikagaien ereduak eragin handia du ingurumenean, ekonomietan eta herritarrengan, eta, nahi ala ez, eragin horrek erdigunean kokatzen du eredua, gure existentziaren ardatz egituratzaile gisa.

Gure xedea:

Gizarte-ekosistema sentikor bat sustatzea, elikadurak bizi-ekintzan duen ahalmen eraldatzaileaz jabetuta, elikadura-katean inplikatuta dauden eragileak antolatuz, KM0 elikagaiak landa-eremuetako biztanleengana iristen laguntzeko eta tokiko gizarte- eta ekonomia-sarea indartzeko.

Gure balioak:

  • Gertukoa: herritarrei gertuko elikagaiak izateko aukera eman.

  • Ingurumena zaindu: ingurumena eta pertsonak errespetatuko dituzten ekoizpen-ereduak, eta merkaturatzeko bide laburrak.

  • Tokiko ekonomia: elikadura-sistemari lotutako tokiko ekintzailetzak.

  • Lankidetza:  elikadura-katea osatzen duten eragileen arteko lankidetza.

  • Landa-garapena:  tokiko ekonomia, biztanleria finkatu eta errotu.