“Zure jakiak ehuntzen” SAREA

Elikatzea ezinbestekoa eta eskubidea da. Erosketak egiten ditugun bakoitzean, landa-garapeneko eredu baten alde egiten ari gara.

Komunitatea, nekazaritzako askotariko paisaia eta abeltzaintza dituen landa-ingurune bizia eta osasungarria sustatu nahi baduzu, nahitaezkoa da gertuko elikadura-ereduak bultzatzea.

Bat egizu banaketa-sarearekin!!!

Has gaitezen…

Gure produktuak modu bateratuan kontsumitzaileengana (saltokiak, kontsumo-taldeak, turismo-establezimenduak, ostalaritza…) helarazteko antolatu den ekoizle- eta egile-talde bat gara.

Gutako bakoitza bere autoa jartzen ari zen, eta denbora ematen genuen dendak bisitatzen eta bidaia eta ibilbide berberak egiten. Erabaki genuen ados jartzea denbora hori beste zeregin batzuetarako (egunero zeregin ugari ditugu) erabili ahal izateko; gure ekoizpenak aurrera ateratzeko eta bidaia kopurua murrizteko.

Ez da erraza izaten ari, antolatu eta ados jarri behar dugulako, erabaki txiki asko hartu behar direlako…. Horrez gain, hiru eskualdetan banatzen dugu eta haien artean distantzia handia dago, eta kontuak atera daitezen, salmenta kopurua handitu behar dugu…, eta, hala ere, antolatzen jarraituko dugu, gure elikagaiak gure herrietara eta bizilagunengana helarazteko eskaintza eta zerbitzua hobetzen jarraituko dugu.

Nola funtzionatzen du?

Katalogo bat sortu dugu eskaintza bateratuarekin, eta aldian-aldian eguneratu egiten dugu.

Interesa duten pertsonek nahiz erakundeek online egin dezakete eskaera, salmenta-plataforma erraz baten bidez.

Hamabostean behin, banaketa bateratua antolatzen da, egun berean hornitzaileen produktuak helarazteko.

Nork har dezake parte eta nola?

Zangozako Merindadeko ekoizlea bazara edo produktuak lantzen badituzu:

Nahi al duzu zure salmentak handitu, zure produktuak herrietako kontsumitzaileei helarazi edo banaketen bidaiak murriztu?

Zangozako Merindadeko elikagaien eskaintza bateratua jasotzen duen katalogoan eta partekatutako banaketetan parte har dezakezu.

Zangozako Merindadean saltoki txiki bat, jatetxe bat edo turismo-establezimendu bat kudeatzen baduzu:

Inguruko produktuen eskaintza ezagutu nahi duzu? Beste ekoizleetatik bereizi nahi duzu edo gaur gero bereizten zara tokiko ekoizpen txikien aldeko apustua eginez?

Zure establezimenduan aldiro-aldiro gertuko elikagaien eskaintza anitza jasotzeko aukera luzatzen dizugu, eskaera bakar batekin, banaketa bakar batean.

Eta zuk, kontsumitzaile zaren aldetik, landa-garapeneko zer eredu babestu nahi duzu?

Erosketa-saskia betetzen duzun bakoitzean, beste elikadura-sistema posible baterantz egiteko aukera duzu.

  • Erosi zuzenean ekoizleei.
  • Egizu erosketa denda txikietan. Bilatu tokiko ekoizleekin lan egiten duen saltokirik gertukoena; bertan inguruko elikagaiak aurkituko dituzu.
  • Parte hartu kontsumo-talde batean.
  • Etxetik kanpo bidaiatzen edo jaten baduzu, eskatu gertuko produktuak.
  • Egizu bat gure banaketa-sarearekin, egin zure eskaera hamabostean behin eta jaso bilketa-guneetan!!