‘Jakiak ehuntzen’ proiektua Innova Rural 2024 Programak aukeratu du tokiko elikadura sistema bat sustatzeko. Babes horri esker, eskariaren artikulazioa sendotu ahal izanen da banaketa partekatuko sare baten bidez, eta, halaber, merkaturatze-bide berriak aztertu ahal izanen dira, bideragarritasuna baloratzeko.
‘Jakiak ehuntzen’ VIII. Innova Programaren babesa jasoko duten gizarte-, kultura- eta landa-arloko 59 erakundeetako bat da, joan den ekainaren 11n ezagutzera eman zenez. La Caixa Fundazioak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak 3 milioi euro bideratuko dituzte ekimen horietara 2024an.
Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa” Fundazioak sustatzen duten Innova Programa 2017an sortu zen, Nafarroako Foru Komunitaterako garapen berritzaileago, inklusiboago eta sozialago baten aldeko proiektuak babesteko nahiarekin, Nazio Batuen 2030 Agendak definitzen dituen Garapen Jasangarriko Helburuekin bat eginda. Orain arte, programak 479 proiektu lagundu ditu; guztira 20 milioi eurotik gorako zenbatekoarekin. Cederna Garalur Elkarteak Innovaren babesa jaso zuen aurreko edizioan, ‘Jakiak ehuntzen’ abian jartzeko.